jueves, 7 de octubre de 2010

Zertarako "euskal taberna" zerrenda?

Euskeraz dakizkizun hitz gutxiak praktikatzeko.
Garagardoa, bat, bi, hiru, eskerrik asko, mesedez.
Inguruan jende euskalduna izateko, horrek euskaraz egiteko ematen duen aukerarekin.
Zerbeza euskeraz eskatu eta alboko neska-mutil politarekin, ez?
Berria egunkaria izango dute agian, euskaraz irakurtzeko.
Háblame en cristiano inoiz ere ez entzuteko.
Jakingo ez dutelakoan eta, euskara ez alboratzeko.
Kutxilleria kaletik haratago euskara badagoela ikusteko.
Giza-harremanentzako euskaldunen txoko maiteena taberna delako.
Ameriketan bai eta Gasteizen ez?


IDEIA GEHIAGO? Idatzi beldur gabe ta zabaldu dezagun zerrenda.


No hay comentarios:

Publicar un comentario