Ai e
ne, EiTB EiTB! Liskarretan sartuta, batzuk besteei errua botaz, audientziak galtzen eta zuzendaritza eta kazetari gehienen arteko ezinikusiarekin....Ai ene!
Aste honetako txinparta hau:
Baina arazo erreala hau:
Kazetariak idatzi; Politika Buruak EZ eta bere testua proposatu.
Kazetariak hori irakurtzeari uko egin, espedientea irekitzen diote, eta beste kazetari bati irakurtzea exigitu.
Hemen frogak:
LAB sindikatuak eskegi ditu frogak, konparaketaren bidez ildo politikoa interpretatze aldera. Hauek nire aldaketa nabarmenenak:
Autodeterminazioa eta Estatutu berri baten alde EAJk aurretik egindako proposamenak "Expereiencias Soberanistas lideradas por el ex-lehendakari (sic)" bezela deskribatzen ditu.
Gero EAJren kotraesana bilatzen du: "El PNV ha pasado de decir que...a afirmar que.."
"PSE y PP construyeron su pacto político en clave autonomista". ??? Nola ba bestela? Esan behar luke "en clave constitucionalista". Eta honen ondoren, "realce institucional y social". Orain ez balu bezala, eta izan ez gero, errua gurea balitz bezala, ez estatutuaren aplikazioaren inguruko eztabaida.
Aldaketa potoloa: Esatetik 80. hamarkadan heldu zirela transferentzia gehienak esatera, "Fue con un Gobierno Socialista cuando se produjo el mayor...desarrollo del estatuto"
EAJri egurra berriz; "El PNV con posiciones contradictorias y sorprendido por la apuesta del polo soberanista"
Eguraldi Mapa kontuarekin zerikusia duena: Hemendik; "...han situado a la CAV en una posición privilegiada de bienestar". Hau gehitzera "...bienestar respecto al conjuto de España" E! PSE-PPren Mezua: "Ez ahaztu gu Espainia garela!"