jueves, 11 de noviembre de 2010

Dokumentuak EiTBn gertatutako azaltzeko

Ai ene, EiTB EiTB! Liskarretan sartuta, batzuk besteei errua botaz, audientziak galtzen eta zuzendaritza eta kazetari gehienen arteko ezinikusiarekin....Ai ene!

Aste honetako txinparta hau:

«La izquierda abertzale y sectores radicales del PNV están incendiando ETB» Miguel Ángel Idigoras, ETBko Zuzendaria


Baina arazo erreala hau:

Kazetariak idatzi; Politika Buruak EZ eta bere testua proposatu.
Kazetariak hori irakurtzeari uko egin, espedientea irekitzen diote, eta beste kazetari bati irakurtzea exigitu.

Hemen frogak:






LAB sindikatuak eskegi ditu frogak, konparaketaren bidez ildo politikoa interpretatze aldera. Hauek nire aldaketa nabarmenenak:

Autodeterminazioa eta Estatutu berri baten alde EAJk aurretik egindako proposamenak "Expereiencias Soberanistas lideradas por el ex-lehendakari (sic)" bezela deskribatzen ditu.

Gero EAJren kotraesana bilatzen du: "El PNV ha pasado de decir que...a afirmar que.."

"PSE y PP construyeron su pacto político en clave autonomista". ??? Nola ba bestela? Esan behar luke "en clave constitucionalista". Eta honen ondoren, "realce institucional y social". Orain ez balu bezala, eta izan ez gero, errua gurea balitz bezala, ez estatutuaren aplikazioaren inguruko eztabaida.

Aldaketa potoloa: Esatetik 80. hamarkadan heldu zirela transferentzia gehienak esatera, "Fue con un Gobierno Socialista cuando se produjo el mayor...desarrollo del estatuto"

EAJri egurra berriz; "El PNV con posiciones contradictorias y sorprendido por la apuesta del polo soberanista"

Eguraldi Mapa kontuarekin zerikusia duena: Hemendik; "...han situado a la CAV en una posición privilegiada de bienestar". Hau gehitzera "...bienestar respecto al conjuto de España" E! PSE-PPren Mezua: "Ez ahaztu gu Espainia garela!"

Honen inguruan Javier Vizacinok idatzitakoa da interesgarria: ¿Quién incendia EITB?


2 comentarios:

  1. Benetan interesgarria. EITBko aldaketaz aspaldi ohartu ginan. Nobedadea da orain atara diran testu honeek. Komunikabide publiko batean manipulazinoa hain agerikoa danean salatu egin behar da. Gero datoz, ganera, langileen ganeko inposaketak, kazetari etikatik nahiko urrun.

    PSEren EITB, PSOEren RTVE baino askoz erradikalagoa eta doktrinatzaileagoa da; kontuan hartzekoa.

    ResponderEliminar
  2. Guztiz ados. PSE-PPren doktrina fidelki segitzen duen edonor ohartzen da EiTBn ematen ari den linea editorialaren inposaketa eta zentsura konsziente, ageriko eta partidistaz.

    ResponderEliminar