jueves, 25 de noviembre de 2010

Iñigo Muguruzari Argia-ren elkarrizketako pasartea

Iñigo Muguruzari Argiak eginiko elkarrizketako pasartea itsatsiko dut hemen. Sintesi interesgarria egiten du eta gaurko egoerara heldu izanaren klabe batzuk aipatzen ditu:

G:Nikaraguatik bueltan, Negu Gorriak-ekin igo zinen olatu gainera. Gaur egunetik begiratuta Herrera de La Manchako kontzertuak edo Mikel Anestesiaren intsumiso auziak zientzia-fikzioa dirudite.
E:Denbora aurrera joateak etengabeko aldaketak dakartza. Alferrik da irakurketa nostalgikoak egitea. Kortaturen eta Negur Gorriak-en garaiak ez dira bueltatuko. Gaur egun, oso memento politiko interesgarrian gaude eta hori kontuan hartuta planteatu behar dira asmoak. Segur aski, Herrera de La Manchakoa bezalako asmo zoroa plantan jarriko bagenu debekatu egingo lukete. Gauza asko aldatu dira. Sasoi hartan, euskal kausak askoz babes zabalagoa zeukan Espainiako Estatuan, eta Anestesiaren auziaren kasuan, intsumisoen mugimenduaren indarrak sekulako zilegitasuna ematen zigun. Baina euri asko egin du ordutik, eta orduan existitzen ez ziren biktimen elkarteek harresi asko eraiki dituzte. ETA-k Miguel Ángel Blanco hil izanak dena zaildu duen burbuila leherrezina sortu zuela uste dut. Estatuan Euskal Herriaren askapen borrokak babes handia galdu zuen, egurra areagotu egin zen, eta gaur egun indarrean dagoen debekuaren filosofia gailentzen hasi zen pixkanaka-pixkanaka.

No hay comentarios:

Publicar un comentario