viernes, 10 de diciembre de 2010

Kakaztu da musika, itxita


Kakaztu edo ia desagertu. Musika dendarik ikusi duzu zure inguruan? Gasteizen, Elkar megadendan Berri Txarrak-en Denak ez du balio diskoa erostera joan naiz gaur, eta huts. Amaitu omen zaizkie aleak. Behingoz deskarga baztertu eta erosteko intentzioa izan dudala, eta ez dagoela!

Kabreoa.

Nora eta El Corte Inglesera joan naiz gero, huts. Ezta ageri ere Lekunberrikoen itzalik. Eta, gero, nora? Gogoratu ditut Gasteizen zeuden beste pare bat musika denda. Dendaraban eta San Martin auzoan. Joan, eta itxita biak, hutsik.

Ni naiz ala musika dendarik ez dago ia gaur Gasteizen? Eta, zer egingo dut orain, itxoin, internetetik erosi ala dohan deskargatu?

Erosi nahi eta ezin. Elkar-ek pentsatu beharko luke dendara joatea eta kartera irekitzea, esfortzua dela. Ez egin huts.

Iaz ere berdina gertatu zitzaidan. Payola bila. Amaitu omen zitzaien.

Elkar>Corte Inglés> . . .

2 comentarios:

  1. ba deskargatu ezazu txo, gauzak hala dira, momentu batzuek beste batzuk bultzatzen dittuzte eta kausa eta efektuen teoriarik ezin aldatu, hain da ona..

    ResponderEliminar
  2. Badakit. Bueno, deskargatu det, baina erosteko asmoak nire barruan dirau. Bihar joango naiz bila, eta han badago erosiko det ta bestela bye bye

    ResponderEliminar