miércoles, 2 de febrero de 2011

Amazonia oihaneko indigena ezezagunen argazkiak publikatu dira


Amazonia oihanean bizi den indigena talde baten argazkiak publikatu berri dituzte. Mendebaldeko herritarrentzat ezezagunak ziren gizaki hauek, eta argazkietan ikusten denez naturako baliabideekin bizirauten dute, gorputza pintatuta dute eta gainean daramatzate armak.

Orain arte mendebaldeko herritarrontzako ezezagunak ziren Amazonia oihaneko indigena talde baten argazkiak argitaratu berri dituzte. Peru eta Brasil arteko mugako oihanetan bizi da taldea, eta argazkiak Brasileko Indioen Fundazio Nazionalak (Funai) argitaratu ditu. Naturatik hartutakofruituekin, manioka, papaia eta bananak batik bat, bizi omen dira indigenok. Aurrez ezagututako indigena amazionarrak bezala arkuak eta ganibetak erabiltzen dituzte, eta palmondo hostoz eraiki etxolak.

Survival GBE erakunde zuzendariak zuzenean eskatu dio Peruko presidente Alan Garciari oihanean barneratzen ari diren zura biltzaileei indigenekin kontaktua galarazteko. Izan ere, erraz gaixotu eta hiltzeko arriskua dute. Argazkien publikazioak indigenak babesteko behar dutela adierazi dute indigenen aldeko erakundeeek eta Brasileko agintariei babes hori ematea bermatu diete.

Survival-eko kideek uste dutenez orain ehun urte inguru Amazoniako basoetan kautxu bila sartu zengizon zuriak sarraskitu zituen indigenen ondorengoak izan daitezke. XX. Mende hasieran mendebaldeko konpainiek “kautxuaren sukarra” bizi izan zuten, eta ordura arte ezezagun ziren lurretara barneratu. Bertan, indigenak esklabu gisa erabili zituzten horien lurretatik ahal zen kautxu gehien lortzeko. Ustiapen masibo hori lortzeko asmoz konpainiek hartutako jarrerak milaka indigenen heriotza ekarri zuen. Alta, ihes egindakoak ere izan ziren, eta orain, normala den bezala, ezer gutxi nahi dute jakin gurpil gainean edo zerutik zelatan ibiltzen diren gizon zurien inguruan.

Gehiago jakiteko: http://www.survivalinternational.org/ El sueño del Celta; Mario Vargas Llosa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario