miércoles, 12 de enero de 2011

Euskara azokan

Hizkuntza gutxituen eta normalizatuen arteko harremanek eragiten dituzten egoera errealak.

1964; Zumaia

Herriko azokan baratzako berdurak saltzen ari da baserriko emakume adinduna. Zumaiar gizon heldu
ezagun bat hurbildu zaio saltzaileari erosteko asmoz, eta esan dio:

-Ponme esa lechuga fresca y cincuenta gramos de (...). Baina, ze ai naiz castillanoz?
-(...)
-Bueno, emakumia, Donostian eon naiz astebete ta peau ingo zitzaten.

Nahita egin zuen gaztelaniaz erosleak? Gaztelaniaz egin izana eta Donostian izatea harrotzeko kontua al zen 1964an herrietako euskaldunen artean?

Hizkuntza gutxituen eta normalizatuen arteko harremanek eragiten dituzten egoera errealak.

2 comentarios:

  1. Mundialak dira euskeraren egoera diglosikoa azaltzeko idazten ari zeran postak! Errealak dira? Nundik atera dituzu??

    ResponderEliminar
  2. A ze poza!! Ba bai, errealak dira. Neri kontu dizkidatenak dira. Izebarena igogailuarena, azokarena atxitxak kontatua, ospitala nire "izeba-amona"(eztakit nola esan) kontatutakoa... Horrelako batzuk buruan gordeta izan ditut ta pixkat egokituta idatzi.

    ResponderEliminar