Hizkuntza gutxituen eta normalizatuen arteko harremanek eragiten dituzten egoera errealak.
Ama, 3 urteko alaba eta emakumezko bizilagun heldua igogailuan gora doaz. Eguraldiaz hitz egin ohi da igogailuan. Baina, tentsioa apurtzeko, haurrak oso lagungarriak dira.
-¿Qué tal en la escuela pequeña?
-(...)
-Igual no te ha entendido, es que nosotros en casa hablamos en vasco.
-Pues ya se va espabilando.
-(...)
Isiltasunaren zamak igogailua ikaragarri moteldu du. Heldu dira hirugarrenera.
-Bueno, adiós.
-Adiós.
Zein lotsatu zen? Zeinek zituen lotsatzeko arrazoiak?

Hizkuntza gutxituen eta normalizatuen arteko harremanek eragiten dituzten benetazko egoerak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario